XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herrialde bakoitzeko dantzarik berezienak ikusi ditugu.

Dantza hauetarik asko herrietako erromerietan egiten dira gaur egun ere.

Zoritxarrez, kanpotik joaten diren euskaldun askok ez ohi dituzte tokian tokiko dantzak ezagutzen, eta haietan parte hartu gabe egon behar izaten dute.

Dantzarik hedatuenak eta parte hartzailerik gehien biltzen dutenak hauxek dira: FANDANGOA, ARIN-ARINA, BIRIBILKETA.

Orain higidura batzu egingo ditugu, ikasgai honetan ikasi duzuen kantarekin batera.

Aurrez aurre, launako bitan jarriko zarete.

Zortzi alditan egingo dituzue higidurak, hastean jarrera hau o duzuela.

1. Zabal ezazue eskuin zangoa eskuinetarantz, zangoak norantz besoak ere harantz zabalduz.

2. Jar ezazue ezker zangoa eskuin zangoaren ondoan, besoak luzetara eraisten dituzuela, haserako jarrera harturik.

3. Zabal berriz ere eskuin zangoa eskuinetarantz, besoak gorantz eta kanporantz jasoz.

4. Jar ezker zangoa eskuinekoaren ondoan, besoak luzetara gorputzaren kontra eraitsiz, haserako jarrera hartu arte.

5. Higi ezazue eskuin zangoa aurrerantz, eskuin belauna makurtuz eta ezker zangoa atzerantz zuzenduz.

Besoak zangoen arauera zuzendu behar dituzue, hau da, eskuin besoa aurrerantz eta gorantz, eta ezker zangoa atzerantz eta beherantz.

6. Jar ezazue berriro eskuin zangoa ezkerrekoaren ondoan, eta besoak haserako jarreran.

7. Egizue itzuli erdi, eta errepika ezazue lehengo higiketa atzerantz, hau da, sorbalda alderantz (orain, itzuli erdi egin duzuenez gero, aurrez aurre zaudete eta).

8. Itzul berriro eskuin zangoa haserako jarrerara.

Higidura hauk era askotara egin ditzakezue: zuzenean nahiz biribilean jarririk, aurrerantz eta atzerantz, barrurantz eta kanporantz, nahiz higidura guztiak konbinatuz.